Sopela

Iraunkortasuna

Sopelako Udalak 2001ean ekin zion ingurumenari eta iraunkortasunari buruzko ibilbideari, Aalborg-en gutuna sinatuta. Ondoren, tokiko ekintza-planak etorri dira Agenda 21aren esparruan, eta laster amaituko du bere bidea lan-plan berri batekin, oraingoan ikuspegi zabalago batekin: 2030 Agenda propioa.

Klima-aldaketa da, mundo mailan ingurumenaren arloan kezka nagusia. Sopelaren kasuan, tokiko erronka askori egite behar diegu aurre:

Hondakinen birziklatze-tasa handitzea lortzea, etxeko konpostajearen aldeko apustua eginez, hondakinak zuzenean kudeatzeko bide gisa.

Tokiko biodibertsitatea kontserbatzea, babestea eta sustatzea, hainbat proiekturen bidez, hala nola landare inbaditzaileen aurkako borrokan edo udalerri osoa zeharkatzen duen eraztun berde bat onartzen.

– Eraikin publikoetan erabilitako energiak energia berriztagarri bihurtzea, eraikin horien energia-kontsumoa murrizteaz gain. Era berean, gero eta sopeloztar gehiagok euren etxebizitzetan eta komunitateetan energia garbien aldeko apustua egitea lortu nahi dugu.

Mugikortasun iraunkorra bultzatzea Garraio publikoan, oinez edo bizikletan egindako bidaiak sustatuz; horretarako, tokian tokiko beharrezko azpiegiturak sortzea: bidegorriak, oinezkoentzako bideak, trafikoa baretzea, irisgarritasuna hobetzea…

Herritarrei informazioa ematea, ingurumenari buruzko ahalik eta datu gehien eskainiz, eta hurbiletik eta denentzat eskuragarri eginez.

Uribe Kostako Mankomunitatearen EKOGUNE bulegoak helburu horiek lortzen laguntzen diete eskualdeko udalei, eta, horrez gain, hondakinen, mugikortasunaren eta biodibertsitatearen inguruko hezkuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen ditu, baita Uribe Kosta osoko ikastetxeekin aktiboki lan egiten ere. EKOGUNEren proiektuei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero klikatu HEMEN.

Iraunkortasuna berriak

 235 Aldiz ikusita,  2 gaur

Jakinarazten da 2023ko abenduaren 24an, 25ean, 31n eta 2024ko urtarrilaren 1ean, jaiegunak direnez, EZ dela…

Animalien adopzioa

Sopela Garbigune

Birziklatzeko edukiontzietan edo zabor poltsetan utzi behar ez diren etxeko hondakinen bilketa selektiboa zentroa.

Telefonoa
94 403 40 90

Norabidea
Sabino Arana, 120A

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
9:00-13:25 – 15:30-18:00
Larunbatetan
9:00 – 13:25

Eragin eremua
Sopela, Barrika, Berango, Gorliz, Plentzia eta Urduliz