685 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Ekimenak konfiantza eta errespetu-gune bat sortu nahi du, tratu txarren biktima diren 60 urtetik gorako emakumeek harremanak estutzeko eta beren ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzeko.
- Tailerrak doakoak dira eta urriaren 20 eta 27an eta azaroaren 3, 10 eta 17an egingo dira, bi orduko saioetan, Mankomunitateak Sopelako Gatzarriñe kaleko 10. zenbakian duen aretoan.
- Izen-ematea 688 734 657 telefono zenbakian edo 65mvoz@edefundazioa.orghelbide elektronikoan egin daiteke.
(Sopela, 2023ko urriaren 3an). Eusko Jaurlaritzak sustatu eta finantzatua, “Adineko emakumeok badugu zer esan” tailerra EDE Fundazioak Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Sailarekin lankidetzan antolatutako programa da. Eskualdeko 60 urtetik gorako emakume guztiei zuzenduta dago, eta honako helburu hauek ditu: emakumeen artean laguntza- harremanak sortzea, kolektibo horrek jasaten dituen desberdintasun eta indarkerien aurrean jardutea eta mugak jartzen eta bizitzaz gozatzen irakastea.
Doako tailer hauen bidez, adineko emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa bilatuko da, eta bikotekidearen edo bikotekide ohiaren tratu txarren biktima diren 60 urtetik gorako emakumeen kalteberatasun eta ikusezintasun maila handia murriztea. Ideia segurtasun eta konfidantzazko espazio bat sortzen saiatzea da, esperientziei, zailtasunei, ikaskuntzei eta abarri buruz hitz egiteko, bizitzako sasoi berean dauden beste emakumeekin partekatuz, epairik gabe, eta harremanak elkartasunez estutuz. Azken batean, laguntza-sarea eta bizitzaren etapa honetako familia afektiboa handitu nahi da, lagungarri izan dadin epe hau gozamen eta kontzientzia handiagoarekin bizitzeko. Halaber, arreta genero-desberdintasunean jarriko da, eta emakumeen aurkako indarkeria matxista arazo sozial gisa hartuko da, eta ez arazo indibidual gisa, nork bere burua zaintzen eta defendatzen jakiteak duen garrantziaz jabetzeko.
Oro har, bizipen-metodologia izango da, dinamikoa, entzutean oinarritua, genero- ikuspegiarekin eta emakumeen ahalduntzea zeharka bilatuz. Parte hartzen duten emakumeen beharren eta itxaropenen arabera, gune seguru eta fidagarri horietan hainbat atal landuko dira, hala nola berdintasunezko harremanen, zaintzaren eta erantzunkidetasunaren ereduak, bikotekidearekiko tratu ona edo indarkeriaren biktima diren emakumeentzako baliabide espezializatuen sareari buruzko informazioa.
Tailerrak urriaren 20 eta 27an eta azaroaren 3, 10 eta 17an izango dira, goizez egingo dira, bi orduko saioetan, Mankomunitateak Sopelako Gatzarriñe kaleko 10. zenbakian duen areto batetan.
Izen-ematea 688 734 657 telefono zenbakian edo 65mvoz@edefundazioa.org helbide elektronikoan egin daiteke.
Informazio gehiago: Iñigo Aranbarri (688 621 860) aranbarri@sormen.eus