635 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak 2023/2024rako udal tailerrak aurkeztu ditu. Tailer hauek adin eta diziplina guztiak barne hartuko dituzte eta urriaren 2tik maiatzaren 31ra bitartean garatuko dira.
Astelehenek zinema kutsu bat izaten jarraituko dute “Ikusi, Ikasi, Aztertu” tailerrarekin; Kurtzio Kultur Etxean izango da 19:00etatik 21:00etara. Joan den ikasturtean ere harrera bikaina izan zuen tailer honek bidaia entretenigarri eta didaktiko bat proposatzen du zinemaren sorreratik, eta zazpigarren artearen maitaleei zuzenduta dago, ikuspuntu kritiko eta analitikoa aberastu nahi dutenei.
Tailer multitematikoak
Astearteetan, 19:30etatik 21:00etara, Tango Argentinarraren txanda izango da udal pilotalekuan eta argazkigintza (oinarrizkoa edo aurreratua) Kurtzio Kultur Etxean (18:00-19:30 eta 19:30-21:00); asteazkenetan Euskal Dantzak oinarrizkoa edo aurreratua) izango dira Sopela Institutuan (Iberre) 18:00etatik 19:30etara eta 19:30etatik 21:00etara eta ostegunetan Photoshop Tailerra Kurtzio Kultur Etxean (19:00-20:30).
Bestalde, ostiraletan Haurrentzako Pintura Tailerren txanda izango da (17:00-18:30) eta larunbatetan Xakerako txanda (oinarrizkoa edo aurreratua) 11: 30-13: 00etan.
Izen-emateak
Tailerrek 70 eta 110 euro bitarteko kostua izango dute. Izen-emateei dagokienez, udalerrian erroldatutako pertsonek irailaren 11tik 17ra egin ahal izango dute, eta erroldatu gabeko pertsonek irailaren 18tik 24ra. Izena aurrez aurre eman ahal izango da Kurtzio Kultur Etxean edo sarrerak.sopela.eus webgunearen bidez. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleituko dira.
Informazio guztia kontsulta dezakezu HEMEN klik eginez.