139 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gaur goizean Udaltzaingoaren komisaldegiaren horman mehatxuzko mezu bat idatzita aurkitu dute udal langileek. Sopelako Udaletik mezuok erabat gaitzesten ditugu. Gure herrian elkarbizitza atsegin bat izan dezagun lan egiten dugu egunerokoan, eta udal langileen duintasuna eta beraien lanarekiko errespetua ezinbestekoak dira horretarako.
Udalak babesa helarazi nahi diogu udal langileari. Udaltzaingoaren eredu hurbilekoa sustatzen dugu, hori da gure apustua, eta bide horretan horrelako mehatxu mezuak oztopoa besterik ez dira. Udal Zerbitzu gertukoak eta kalitatezkoak eskaintzen jarraituko dugu.