563 Aldiz ikusita, 2 gaur
- Nori zuzendua: 18 eta 29 urte bitarteko gazteei (2023ko abenduaren 31n). Erroldatuak: Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urduliz.
- Hartzaileak: Norbanakoei zein herriko elkarte edo taldeetako arduradunei zuzenduta (irakaskuntza, pedagogia, psikologia, denbora libreko monitoreak, entrenatzaileak…) ikasleak.
- Ordu kopurua: 120 (Teorikoa eta praktikoa).
- Plaza kopurua: Gehienez 16.
- Lekua : Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11, Sopela)
- Prezioa : Doan (50€ko fidantza ezarriko da eta ikastaroa osorik amaituz gero itzuliko da).
- Hizkuntza: Elebiduna.
IZEN-EMATEA
- Izena emateko data irailaren 30era arte luzatu dute.
- Tokia: Kurtzio Kultur Etxea (Mendieta 11)
- Astelehenetik ostiralera (09:00-14:00 / 16:00-20:00) Larunbat eta igandean (11:00-14:00/ 17:00-20:00)
- Sarean: http://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa
Parte-hartzaileen zerrenda izena emateko ordenaren arabera egingo da. Eskaerak plaza kopurua gainditzen badu, itxaron zerrenda sortuko da.
Kurtzio kultur etxean edo http://sarrerak.sopela.eus/inskripzioa helbidean
GARRANTZITSUA:
- Ikastaroan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da fidantza ordaintzea. Fidantza ordaintzen ez bada, aukera bat emango zaie itxaron zerrendan dauden pertsonei.
- Ikastaroen egutegia: Irailaren 6tik urtarrilaren 31ra.
- Ikastaroa gainditzeko, derrigorrezkoa izango da gutxienez ikastaroaren %80ra joatea eta gainerako %20a ez bertaratzea justifikatu beharko da.
- Gordailua itzuliko da goian aipatutako baldintzak betetzen badira.
DESKARGATU INFORMAZIO GEHIAGO ETA EGUTEGIA HEMEN KLIK EGINEZ