382 Aldiz ikusita, 2 gaur
Bizi garen une honetan, antsietateaz eta estresaz hitz egitea eguneroko kontu bati buruz hitz egitea da. Guztiok ukitzen gaituen kontu bat da, eta horregatik Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateko Adikzioak Prebenitu eta Osasuna Sustatzeko zerbitzuak gai hau landu nahi du. Bi taldetan egingo dugu lan, bina saiotan:
- Talde bat urriaren 9an eta 16an izango da, Gorlizko erakusgelan, Eloisa Artaza kalea 3, 17:30etatik 19:30etara.
- Eta beste taldea, azaroaren 21ean eta 28an, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, 17:30etatik 19:30etara. Hona hemen helburuak:
- Ezagutzea zein diren estresaren eta antsietatearen zikloak, zein diren estresa eragiten duten faktoreak, eta nola aurrea hartu emozio-gainkargari.
- Jabetzea zein mekanismo dauden eguneroko arazoen aurrean erantzun-maila (egokitzailea) handitzeko, eta erreakzio automatikoen maila murrizteko.
- Baloratzea zein garrantzitsua den halako egoeretan une batez gelditzea, eta, ondoren, aztertzea zein den sufrimendua sortarazten diguten erantzun automatizatuak desaktibatzeko pentsamenduen, emozioen eta sentsazioen dinamika.
- Lasai egoteko eta autoerregulatzeko espazioak eta denborak sortzea, eta autozainketarako estrategiak ezagutzea.
- Saioak garatzeko, metodologia aktibo eta parte-hartzailea erabiliko da, eta esperientziak nahiz gogoetak bidelagun izango dira, betiere helburuak lortzen lagunduko duen talde-espazioaren bidez. Saioetan teoria eta praktika konbinatuko dira. Taldean praktikatuko diren baliabideak eta tresnak baliagarriak eta estrapolagarriak izango dira bizitzaren beste inguru-minguru batzuetan edo bestelako egoera pertsonaletan.
- Saioak doakoak izango dira, eta, horregatik, parte hartuko dutenei eskatzen zaie 2 saioetara joateko konpromisoa hartzea. Leku-kopurua mugatua da (20 pertsona), eta izena eman ahala esleituko dira. Urriaren 6an ezagutaraziko da, posta elektronikoaren bidez, norbera taldean onartuta dagoen ala ez.
- Izena emateko azken eguna urriaren 5a izango da (egun hori barne), eta, horretarako, honako inprimaki hau bete beharko da.
Informazio gehiago:https://labur.eus/AST8g