28 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Sopelako Euskaltegian izena emateko epea zabalik, irailaren 30era arte
Ikasturte berriarekin batera Sopelako Udal Euskaltegian izena emateko epea zabaldu da. Matrikula irailaren 30era arte egin ahal izango da.
Sopelako Euskaltegiak helburu eta behar guztietara egokitutako ikastaro bereziak eskaintzen ditu, ordutegi malguekin eta metodologia berritzaile eta erakargarriekin:
- HABE titulu ofizialak: A-1, A-2, B-1, B-2, C-1, C-2
- Hasibarriak eta Gurasoak Lagunduz euskalduntze-ikastaroak
- Merkatarientzako ikastaro bereziak (7:30-9:00/15:30-17:00)
- Ostalarientzako ikastaro bereziak (6:30-8:00)
- Ahozkoa: Mintzapraktika
- Online ikastaroak
- Streaming ikastaroak
Eskaintza eta ordutegi guztiak HEMEN kontsulta ditzakezu.
Informa zaitez konpromisorik gabe!
- Euskaltegian bertan (Enrike Urrutikoetxea kalea 10, Sopela)
- Telefonoz: 946763154 / 944065514
- Emailez:euskaltegia@sopela.eus
