216 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eraztun Berdea Sopelako ingurumen natural eta giro kulturala zaintzeko eta herri hobea lortzeko asmotan sortutako egitasmo ilusionagarria da, eragile instituzional, politiko eta sozialen arteko lankidetzak garatua.
Proiektu honen helburua Sopela bere ondare naturala, kulturala eta biodibertsitatea harro balora, zain eta goza dezakeen herria bihurtzea da. Beraz, HERRI EGITASMOtzat hartzen dugu, ez erakunde, alderdi politiko edo elkarte baten kontutzat. Epe luzerako proiektua izango da, egoeraren araberako eztabaida politiko alderdikoietatik kanpo geratu beharko lukeena, baita hurrengo legegintzaldietan hedatu beharko lukeena ere.

Eraztun Berdearen mapan sartu zaitezke HEMEN klik eginez.
Akordio estrategikoan sartu zaitezke, HEMEN klik eginez.