584 Aldiz ikusita, 1 gaur
Guztira 47 denda eta 13 ostalaritza-lokal atxiki dira Toki Garapen Departamenduak abian jarritako 2023ko Bono Denda eta Gastro Bonoen bigarren kanpainara. Urriaren 16tik azaroaren 30era arte (edo amaitu arte) herritarrek bonu hauek trukatu ahal izango dituzte.
Aurrekoetan bezala, pertsona bakoitzak 5 euroko 6 bonu jasotzeko eskubidea izango du (30 euro gehienez), kanpaina bakoitzerako establezimendu eta erosketa berean edo desberdinetan gastatzeko.
Erositako 10 euro bakoitzeko, 5 euroko deskontua aplikatzen zaio.
Gogoan izan pertsona bakoitzak bere NANarekin edo AIZarekin bakarrik trukatu ahal izango dituela bonuak.
Sopelako Udalak tokiko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzen jarraitu nahi du, sopeloztarrek zein bisitariek herriko kontsumoaren aldeko apustua egin dezaten, etekin ekonomiko onuragarria lortuz.
Oraingo honetan, Toki Garapeneko Departamentuak Bono Denda eta Gastro Bono kanpaina bateratua jarri du abian, bi ekimen horiek kontzeptu bakar batean bateratzeko: Sopela Bonua.
Esteka honetan kontsulta dezakezu atxikitako negozioen zerrenda:
- Bono Denda: https://sopelabonoak.eus/
- Gastro bonos: https://sopelabonoak.eus/gastrobonos