207 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Izena emateko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik eta e-mail bidez (lilagune@uribekosta.eus), 946 76 26 74 telefonora deituz edo 616 470 653 telefonora whatsapp bat bidaliz eman ahal izango da.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Berdintasun Sailak 2023-2024 ikasturteko LILAGUNEko tailerrak jarri ditu martxan Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren bitartez.
Tailerrak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da. Plazak mugatuak dira, eta izen-ematearen arabera esleituko dira, Uribe Kostako Mankomunitateko udalerrietan erroldatutako emakumeei lehentasuna emanez. Tailer horietara joan nahi duten eta seme-alabak zaintzeko inor ez duten pertsonentzat, haurtzaindegi-zerbitzu bat izango da 12 urtetik beherakoentzat, tailerretako saioekin batera. Inskripzioa egiteko unean eskatu behar da, adingabeen kopurua eta adinak adierazita.
Jarduerak mota guztietako ikasleentzat daude zabalik. Guztira 7 ikastaro eskainiko dira, urriaren 4an hasi eta maiatzaren amaierara arte iraungo dutenak. Izena emateko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik eta e-mail bidez (lilagune@uribekosta.eus) 946 76 26 74 telefonora deituz edo 616 470 653 telefonora whatsapp bat bidaliz eman ahal izango da. Tailerrak hobeto ezagutzeko eta bakoitza zertan datzan jakiteko, txosten bat prestatu da (Mankomunitateko webgunean kontsultatu daiteke: www.uribekosta.eus)
LILAGUNEk dituen heleburuei erreparatuz, emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatu nahi ditu, maila indibidualean zein kolektiboan. Alde batetik, banakako ikaskuntza eta kontzientziazio-prozesuak erraztea da helburua, eta, bestetik, emakumeen sareak ehuntzea, gizartean parte har dezaten bultzatzeko.
Deskargatu informazio guztia honako esteka hauen bitartez: