25 Aldiz ikusita, 2 gaur
Bizitegi-eremuetako eraikinen beheko solairuetan kokatutako lokalak etxebizitza bihurtzea arautzen duen udal-ordenantzaren proiektua edo aurreproiektua idatzi aurretik, dagokion kontsulta publikoaren iritzipean jartzen da gaia, betiere ebazpen honen azalpen-zatian adierazitakoarekin bat.
Kontsulta publikoa egiteko epea 4 astekoa izango da (2023ko azaroaren 16tik 2023ko abenduaren 13ra arte), eta epe horren barruan, interesdunek euren iritziak eta ekarpenak aurkeztu ahal izango dituzte. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 9/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezartzen da non aurkez daitezkeen:
a) Sopelako Udalaren erregistro elektronikoan.
b) Posta-bulegoetan, erregelamenduz ezartzen den moduan.
c) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
d) Sopelako Udalak erregistro-gaietan laguntzeko dituen bulegoetan, 09:00etatik 13:30 arte.
e) Indarreko xedapenek ezartzen duten beste edozeinetan.
Parte‑hartzea bultzatzeko, dei egiten zaie herritar guztiei batzar publiko irekira etortzeko, azaroaren 23an, 19:00etan, Udaletxeko sarreran; eta batzarraren helburua izango da hainbat informazio ematea ordenantza‑proiektuaren alderdi adierazgarrienei buruz.
Dekretuan sartzeko, sakatu HEMEN