356 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak kontzeptu interaktibo berritzaile bat jarriko du martxan aurten ere, non bisitariak doan eta libreki probatu ahal izango duen, hondartza osoan zehar edo zuzenean uretan, erakusgai dagoen edozein produktu.
Frantziako etapa Angeluko Chambre d ‘Amour-en eta Donostiako Kursaaleko terrazetan arrakastaz ospatu ondoren, Sportjam Surftest Sopelara iritsiko da urriaren 6tik 8ra bitartean
Sopelako Udalak kontzeptu interaktibo berritzaile bat jarriko du martxan aurten ere, non bisitariak doan eta libreki probatu ahal izango duen, hondartza osoan zehar edo zuzenean uretan, erakusgai dagoen edozein produktu.
Hamar bat karpak surf & skateko 200 produktu baino gehiago jarriko dituzte bisitarien eskura, Village erakusketa batekin. Bertan, nazioko zein nazioarteko markek ekintza-kirolen munduko berrikuntzak ezagutaraziko dituzte.
Azoka ostiral arratsaldetik igandera egingo da eta sarrera doakoa izango da. Ordutegia honako hau izango da: ostiralean 16:00etatik 20:00etara, larunbatean 11etatik 20etara eta igandean 11:00etatik 19:00etara.
Sportjam Surftestera joan eta produktuak probatu nahi dituen edonork izena eman beharko du www.sportjam.com webgunean. Azokako harreran, eskumuturreko bat emango da standetako produktu guztiak probatu ahal izateko.
“Surf ohol bat probatu nahi baduzu, eraman eta Arrietara-ko olatuekin gozatu ahal izango duzu. Patinete bat probatu nahi baduzu, hondartzako malekoi osoan zehar egin ahal izango duzu. Horrela, hondartza osora zabaltzen da azoka, eta ez da soilik erakusketa-espaziora mugatzen. Askeagoa, biziagoa eta errealagoa da aurton”, adierazi dute antolakuntzatik.
1.500 pertsona inskribatuta
Aurten 2 edizio egin direnez, kirol mota honen zaleentzat Sportjam Surftest bere agendetan markatutako ekitaldia da. Hori dela eta, ia 1.500 pertsona daude izena emanda asteburua noiz iritsiko zain, Sopelako hondartzatik igarotzeko. Nabarmentzekoa da gero eta emakume gehiago dagoela, ia % 40ko presentzia.
Hiru etapa osagarri
Uztailean Sportjam Surftest-en frantsesezko bertsioa ospatu zen Angelun, irailaren hasieran gipuzkoarra Donostian eta Sopelan zirkuitua etapa batekin ixten da Bizkaian.
Anglet, Donostia eta Sopela hiriak oso lotuta daude kulturarekin eta lifestyle surfarekin eta Sportjam Surftest bat antolatzeko baldintza ezin hobeak betetzen dituzte: surf spot ezagunak, itsasorako sarbide zuzena dutenak, ostatuen kalitatea, eskaintza gastronomiko bikaina, hurbileko aireportuak, etab.