792 Aldiz ikusita, 1 gaur
Uribe Kostako Behargintzak Lanbideren eskualdeko enplegu-plana jarri du abian. Plan horren bidez, Sopelako hamar pertsona kontratatuko dira obra publikoko peoi lanak egiteko, bost hilabetez eta lanaldi osoan
Izangaiek Sopelan erroldatuta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute, alta- eta langabezia-egoeran, 2022ko deialdian kontratatu gabe.Era berean, hautagaiek ezin izango dute parte hartu deialdi hau hasi aurreko urtean Behargintzak egindako deialdietan.
Guztira, eskualdeko plan honetan Uribe Kostako udalerrietako 27 pertsona kontratatuko dira.
Lanbidek “Obra Publikoko Peoia, oro har” inskribatuta duten pertsonen artean hautatuko ditu eskatutako lanbideak.
Lanbideren curriculuma aldatu behar izanez gero, Lanbideren Getxoko bulegoan, Lanbideren webguneko “Mi Lanbidenet” atalean eta Uribe Kostako Behargintzan egin ahal izango da. Zalantzarik izanez gero, Uribe Kostako Behargintzak Berangon duen bulegoan kontsulta daiteke, 946760638 telefonoan.