601 Aldiz ikusita, 3 gaur
Urtero bezala, Sopelako Udal Euskaltegiak herriko dendari eta ostalarientzako euskara ikastaroak antolatzen ditu, ordutegi bereziekin, mota honetako ikasleentzat zuzenean egokituak: Dendarientzat goizeko 7.30etatik 9.00ak arte eta arratsaldeko 15.30etatik 17.00ak arte. Ostalarientzat, ordea, 6.30etatik 8.00ak arte.
Dendari eta ostalariek asko esateko daukate euskara bultzatzerako orduan. Funtsezkoak zarete Sopelan euskaraz bizi ahal izateko. Gainera, euskaraz aritzeak komertzio hurbila sustatzeko ere balio du!
Orain bai ala bai, zure unea heldu da… Izena eman Sopelako Udal Euskaltegian irailaren 30a baino lehen
Informazio gehiago 946 76 31 54 edo 944 065 514 telefonoetara deituta edo zuzenean Udal Euskaltegira joan (Enrique Urrutikoetxea 10, 09:00-13:00 eta 16:00-19:00).