391 Aldiz ikusita, 2 gaur
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak abian jarri, du, 4 urterako (2022 – 2026), Mankomunitateko udalerrietan Cortaderia Selloanari aurre egiteko eta tokiko biodibertsitatea hobetzeko laguntza teknikoa; eta, horrez gain, ekintza nahiz estrategia-plana idatziko da.
Helburua biodibertsitate eta paisaian kalteak ekiditea da, eta gune babestuetan espezie honen kolonizazioa galaraztea.
Panpa Lezaka
Jatorriz, Hego Amerikako landare bat da. Gaur egun gure lurraldean gehien zabaldu diren Espezie Exotiko inbaditzaileetako bat da.
Degradatuko eta landaretzarik gabeko lekuetan bizi. Behin aleak helduak direnean, espazio zabalak hartzen dituzte eta gure latitudeetako landare eta zuhaitzen hazkuntza zailtzen dute.
Hazien bidez hedatzen da. Motots bakoitzak milaka hazi ematen ditu, eta haizeak, urak eta ibilgailuek hazi hauek garraiatzen dituzte distantzia luzeetara.
Ezagutu ezazu legedia
Panpa Belarra (Cortaderia Selloana) espezie inbaditzaileen katalogoan jasotako espezie bat da (630/2013 Errege Dekretua, abuztuaren 2koa). Honek esan nahi du:
Landare honen aleak edukitzea, garraiatzea, berarekin tratutan jardutea edo salerostea debekatuta dagoela.
Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 72. artikuluak honako hau jasotzen du:
Flora-espezie exotiko inbaditzaileak dituzten lurretan dauden pertsona fisiko edo juridikoek horiek kontrolatzeko eta ezabatzeko behar diren neurriak hartu beharko dituzte.
Zer egin dezakezu zuk?
Lursailetako jabeek beraien jabetzak espezie inbaditzaile honetaz garbi mantentzeko obligazioa daukate.
Herritar bezala:
- Informa zaitez eta lagundu arazoa ezagutzera ematen.
- Parte hartu ingurumen erakundeek landare inbaditzaileak kentzeko antolatzen dituzten ekintzetan.
Lursail bate jabe partikular bezala:
- Zaindu zure jabetza eta azkar jokatu espezie honen alerik aurkitzen baduzu. Isolatuko landareal modu egokian atera daitezke dokumentu honetan aurkituko dituzun aholkuak jarraituz.
Lursail baten jabe den enpresa bezala:
- Enpresek ere beraien jabetzako lursailak panpa belarrez garbi mantentzeko betebeharra daukate.
Panpa lezka landareak kentzea oso erraza da
1. Jantzi otzazu eskularruak; hostoek moztu egiten dute eta.
2. Landare gazteak eskuz atera daitezke. Aprobetxatu lurra bustita dagoenean, edo ureztatu lana hasi aurretik landarea errezago ateratzeko.
3. Tamaina erdiko landareak ateratzeko erabili aitzur bat.
4. Moztu mototsak agertu bezain laster, eta gorde itzazu poltsa itxietan haziak ez sakabanatzeko. Ez ezazu landarea astindu.
5. Aitzurrarekin eta pazientzia apur batekin sustraiak lurpetik atera, lurrean sustrai zatirik ez uzteko arretaz. Landareak pisu eta tamaina handikoak izan daitezke. Aukera on bat sustrai-lurra lursailean bertan buelta emanda uztea da (sustraiak gora begira), guztiz lehortu arte.
6. Aurrerantzean lursaila garbi mantentzeko konpromisoa nahikoa berme izango da. Zaindu tokia landare inbaditzailerik berriro atera ez dadin.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak emandako informazioa
Bideoa HEMEN