628 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak behin-behineko aparkaleku bat gaitu du Arabeta kalean, Iberre auzoko berrurbanizazio- eta irisgarritasun-obrek irauten duten bitartean.
Sopelako Udala duela hilabete hasi zen Iberre auzoa berrurbanizatzeko eta irisgarritasuna hobetzeko obrekin. Lanek 480.000 euroko aurrekontua dute gutxi gorabehera eta sei hilabete inguruko epea.
Hobetzeko obren ondorioz, auzoan aparkatzeko tokiak aldi baterako galduko direnez, Udalak, uztailaren 12an Iberreko bizilagunekin izandako bileraren ondoren, Arabeta kalean behin-behineko aparkaleku bat jartzea erabaki du, abuztuaren 18tik erabilgarri dagoena. “Auzoaren egoera orokorra aztertu ondoren, aparkaleku berri hau behin betikoa izango den aztertuko da“, azpimarratu du Guruzne Carrasson alkateak.