100 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako udaltzaingoaren kale-presentzia indartu du herritarrekiko hurbiltasuna areagotzeko.
Beren eguneroko jardueraren barruan, gure udaltzainak gure kaleetan presentzia handitzen hasi dira.
Horrela, Udaltzaingoaren eta sopeloztarren arteko hurbiltasuna areagotu nahi da, “kalean bertan” dituzten beharrei erantzunez, ibilgailu bidez egiten duten jarduera alde batera utzi gabe.
Ekimen honek, gainera, Akilino Arriolako zamalanetako eta Bidebietako gune gorriko trafikoa modu eraginkorragoan ikuskatzen lagunduko du.