265 Aldiz ikusita, 1 gaur
SOPELAN INAUSKETA ETA JARDIN HONDARRAK UZTEKO EREMUAK
Sopelako Udalak hiru gune ditu inausketa eta lorategi hondarrak uzteko. Garbigunean ere utzi daitezke hodakin hauek; udalarena zerbitzu osagarria da.
Instalazioak leku hauetan daude:
- Sugurdialde 26
- Martxoak 8 Arnabar kalearekin
- Larrondogane Antzarpotzu kalearekin
Profesionalak ez diren partikularrek soilik erabiltzeko dira, eta Udalaren helburua da gainerako frakzioko edukiontzietan inausketa eta lorategi hondarrak egotea lortzea. Izan ere, hondakin horiek edukiontzi grisetan uztearen kostu ekonomikoa konpostajearen bidez behar bezala tratatzea kostatzen denaren bikoitza da.
Nola funtzionatzen du instalazioak?
Funtzionamendua erraza da. Beharrezkoa da organikoko edukiontzia irekitzeko txartela izatea, sarraila elektronikora hurbiltzen dena, sarbidea ahalbidetuz eta erregistratuz. Txartel hori bakarra da etxebizitza bakoitzerako, eta oraindik ez badago, udal-bulegoetan eska daiteke.
Inausketa eta lorategi hondarrak poltsa, kutxa edo bestelako elementurik gabe utzi behar dira. Gune horien barruan hondakin konpostagarriak baino ezin dira utzi.
Era berean, ezin dira palmondoak utzi, ezta palmakaden hondarrak edo landare exotiko inbaditzaileen alerik edo ale-zatirik utzi. Udalaren webgunean esteka bat jarriko da zerrenda osoa ezagutzeko, baina, katalogo nazionalean jasotako guztien artean, garrantzitsua da sopeloztarrak honakoez jabetzea, dagoeneko Sopelan baitaude:
- Cortaderia selloana
- Fallopia japónica
- Ailanthus altissima
- Baccharis halimifolia
- Buddleja davidii
- Carpobrotus edulis eta acinaciformis
- Pittosporum tobira
Instalazioak ez du ezarritako ordutegirik, baina garrantzitsua da inguruko etxebizitzak kontuan hartuta erabiltzea. Udal lorezaintzako zerbitzuek astero kenduko dituzte utzitako hondakinak.
Proiektua Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Next Generation funtsekin batera garatu da.
Gidara sar zaitezke HEMEN klik eginez.