498 Aldiz ikusita, 1 gaur
Ordainketa helbideratuta duten zergadunei 2024ko apirilaren 10ean kargatuko zaie kontuan. Zerga-objektuari (ibilgailua edo pasabidea) lotutako banku-helbideratzea kontsultatzea gomendatzen dugu:
- Zerga udal egoitza elektronikoaren bidez “Nire datuak/ Ordainagiriak Kontsultatu” atalean:https://herritarrak.sopela.eus/(Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).
Auzokideek ordainketa helbideratzen jarrai dezakete apirilaren 5ra arte (barne) eta horrela %5eko hobaria jasoko dute.
Horretarako, horrela egin daiteke eskaria:
- Udal egoitza elektronikoaren bidez “Izapideen katalogoa” atalean:https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/info.0 (Horretarako, identifikazio elektronikoa behar da).
- Identifikazio elektronikorik izan ezean, e-postaren bidez herritarrak@sopela.eus helbidean, honako hauen kopia eskaneatua edo irudia erantsita:
- Helbideratzeko eskaera jabeak berak sinatuta, non ibilgailuaren matrikula edota pasabidearen erreferentzia zehaztuta agertu behar den.
- Titularraren NANa.
- Ibilgailuaren edota pasabidearen titularraren kontu korronte zenbakia. Hori egiaztatzeko, kontu korrontearen banku ziurtagiria aurkeztu behar da.
Eskatzailea kontu korrontearen titularra ez bada, jabeak dagokion baimena eman beharko du.
Edozelan ere, hobariak ezin izango dira gehitu; halaber, gaur egun %5a baino gehiagoko hobaria duten ibilgailuek ere ezin izango dute hobari hori gehitu.
Ibilgailuen Zerga aurretik ordaindu ez duten edota zerga bera eta Pasabideen Tasa helbideratu ez dituztenek ordainketa-abisua jasoko dute euren etxebizitzetan martxoaren 15etik aurrera. Azpimarratu nahi da, ORDAINKETA INTERNET BIDEZ EGITEKO aukera eroso eta segurua dela; izan ere, horrela saihestu egingo da banku-erakundeetara edo udaletxera joan behar izatea. Joan-etorria saihestea ezinezkoa den kasuetan, kontuan izan udaletxean ez dela onartuko eskudiruz ordaintzea.
Ordainketa Internet bidez egiteko, https://www.euskadi.eus/y22-pay/es/p12uiPaymentWar/p12uiRPCDispatcherServlet web-orrian sartu eta jarraian, ezarritako urratsak jarraitu behar dituzu, eta honako datu hauek sartu (Bilketa Prozedura Kodea (BPK), Igortze-entitatea, Erreferentzia, Identifikazioa eta Zenbatekoa €). Datu horiek ordainketa-abisuaren agirian bertan dituzu adierazita; ondoren, ordainketa zure kreditu-txartelari edo banku-kontuari lotu, eta egindako ordainketaren egiaztagiri ofiziala lortu.