156 Aldiz ikusita
Muturreko fenomeno meteorologikoei buruzko abisua
Euskadiko Meteorologia Agentziak datozen egunetan eskualdean eragina izango duten eguraldi txarraren berri eman du. Alerta horiak emango dira haizeagatik eta elurragatik eta abisu laranja itsasaldeko arriskuagatik. Otsailak 22, osteguna Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 06etatik 16etara ordu lokala. Hego-mendebaldeko haize-boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Arratsaldeko…
Sopelako Udalak agerraldia egingo du datorren asteazkenean Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean
Sopelako Udaleko eta hezkuntza komunitateko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izango dira datorren asteazkenean, otsailaren 28an. Batzorde horretan izango dira Guruzne Carrasson egungo alkatea, Josu Landaluze aurreko alkatea eta Zipiriñe eta Iberre ikastetxe publikoetako guraso-elkarteak. Guruzne Carrassonen arabera, “hezkuntza-komunitatea eta Sopelako Udala oso kezkatuta daude udalerriko ikastetxeetan gertatzen den saturazio-egoeragatik…