125 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udaleko eta hezkuntza komunitateko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izango dira datorren asteazkenean, otsailaren 28an. Batzorde horretan izango dira Guruzne Carrasson egungo alkatea, Josu Landaluze aurreko alkatea eta Zipiriñe eta Iberre ikastetxe publikoetako guraso-elkarteak.
Guruzne Carrassonen arabera, “hezkuntza-komunitatea eta Sopelako Udala oso kezkatuta daude udalerriko ikastetxeetan gertatzen den saturazio-egoeragatik eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunek arazo horri irtenbidea emateko proposatzen dituzten planengatik”.
Agerraldi honen helburua da legebiltzarkide guztiei egoeraren larritasunaren berri ematea eta haien babesa lortzen saiatzea, Sopelako ikasleek behar duten kalitatezko hezkuntza bermatuko duen irtenbiderik onena eta azkarrena aurkitzeko.