104 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udaleko Toki Garapen Sailak udalerriko merkataritza eta enpresa sektorearekin topaketa bat egiteko gonbitea luzatu du, maiatzaren 23an, 9:00etatik 11:30era, Kurtzio Kultur Etxean.
Sopelaren dinamismo ekonomikoari bere denda eta negozioen bidez laguntzen diotenen talentua aitortzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Era berean, udalerriko merkataritza-asoziazionismoa indartu nahi dugu.
Ekitaldian, 2024rako tokiko digitalizazio- eta lehiakortasun-programa aurkeztuko da, baita lankidetzan lortu nahi diren ideiak eta helburuak ere.
Guztion parte-hartzea funtsezkoa da. Anima zaitez parte hartzen! Izena emateko, harremanetan jar zaitezke sopela@aldalan.com helbidera idatziz edo 94 602 62 09 telefonora deituz.
Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a izango da.