149 Aldiz ikusita, 1 gaur
Euskadiko Meteorologia Agentziak datozen egunetan eskualdean eragina izango duten eguraldi txarraren berri eman du. Alerta horiak emango dira haizeagatik eta elurragatik eta abisu laranja itsasaldeko arriskuagatik.
Otsailak 22, osteguna
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 06etatik 16etara ordu lokala.
- Hego-mendebaldeko haize-boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Arratsaldeko lehen orduetan haizea mendebal/iparmendebaldera aldatuko da eta kostaldeko haizeguneetan haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 09etatik 16etara ordu lokala.
- Hego-mendebaldeko haize-boladek haizeguneak ez diren lekuetan 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete. Arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da; barnealdean aldaketaren ondoren haizeak indarra galduko du.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 3.5 m inguruan kokatuko da eta arratsaldean igotzen joango da 4 m inguruan kokatu arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3.5 m arteko altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 14 s. Egunaren lehenengo partean hego-mendebaldeko haizea 4- 5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin ibiliko da; arratsaldeko lehen orduetan haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da 5-6ko indarrarekin, aldaketaren unean 7ko tarteekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du eta arratsaldean itsaski handia edo itsaso zakarrera handituko da.
Otsailak 23, ostirala
Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara ordu lokala.
- Elur-kota 800 m inguruan kokatuko da. Kantauri isurialdean zaparrada ertainak botako ditu eta gainerako lekuetan txiki-ertainak. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 m-ra, 0 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 12etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 14-15 s. Mendebaldeko haizea 4- 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Mendebaldeko haizea 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak 12etatik 24etara ordu lokala.
- Olatuen ezaugarrien eta mendebal-osagaiko haize zakarraren ondorioz pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke, bereziki itsasgoraren inguruan.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 03etatik 05etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4 m ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa: 14 s. Itsasgora 04:16an (ordu lokala) 4.43 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.20 m + meteorologikoa: 0.23 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.1 m eta Imax=6.6 m.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 16etatik 18etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Itsasgora 16:35ean (ordu lokala) 4.29 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.04 m + meteorologikoa: 0.25 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.3 m eta Imax=6.9 m.
Otsailak 24, larunbata
Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 15etara ordu lokala.
- Elur-kota 700 m inguruan kokatuko da; arratsalde-gauean 1000 m ingurura igoko da. Kantauri isurialdean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kostaldean. Gainerako lekuetan hanhemenka zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake.
- Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 m-ra, 0-1 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 15etara
ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 15-16 s. Mendebaldeko haizea 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 15etatik 24etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 16-17 s. Mendebaldeko haizea 4- 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak 00etatik 15etara ordu lokala.
- Olatuen ezaugarrien eta mendebal-osagaiko haize zakarraren ondorioz pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke, bereziki itsasgoraren inguruan.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 03etatik 07etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Olatuen arteko periodoa: 16 s. Itsasgora 04:46an (ordu lokala) 4.57 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.33 m + meteorologikoa: 0.24 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.8 m eta Imax=7.5 m.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 15etatik 19etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Olatuen arteko periodoa: 16-17 s. Itsasgora 17:04an (ordu lokala) 4.34 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.15 m + meteorologikoa: 0.19 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.7 m eta Imax=7.3 m.
Kontuz ibiltzeko deia
Egun hauetan kontu handiz ibiltzeko eskaera egiten zaie herritarrei, aire zabaleko jarduerak saihestuz ageriko eremuetan. Funtsezkoa da zaborra edukiontzien kanpoaldean ez uztea, bereziki plastikoak eta kartoiak, hondakinen sakabanatzea saihesteko. Meteorologia Agentziaren eguneratzeak jarraitzea eta neurriak hartzea gomendatzen da.