94 Aldiz ikusita, 1 gaur
Kurtzio Kultur Etxeak irisgarritasunari eta dibertsitate funtzionalari buruzko jardunaldia hartuko du apirilaren 19an
Datorren apirilaren 19an, 18:00etan, Kurtzio Kultur Etxea gure gizartean dibertsitate funtzionala duten pertsonen irisgarritasunari eta inklusioari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio jardunaldiaren gune bihurtuko da. “Sopela guztientzako udalerria al da?” izenburupean, jardunaldiak inklusioaren garrantziaz sentsibilizatzea izango du helburu. Jardunaldian hizlari aipagarriek parte hartuko dute: Begoña Benito del Valle eta Soko Sánchez,…
Abian da ikastetxeetan mugikortasun aktibo, iraunkor eta segurua sustatzeko “Sopela Bideak” proiektua
Ikastetxeetarako joan-etorrietan mugikortasun aktiboa, iraunkorra eta segurua sustatzea, eta, horrez gain, talde-lana, parte-hartzea, hausnarketa eta eraldaketa-prozesua sustatzea. Helburu hori du “Sopela Bideak” proiektuak, Sopelako Udalak Sopelako Zipiriñe eta Ander Deuna ikastetxeekin elkarlanean sustatutako ekimen berritzaileak. Ander Deuna ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek eta Zipiriñeko Lehen Hezkuntzako…
Sopelako Udalak lorezaintza zerbitzu berria lizitatuko du hainbat hobekuntzekin
Martxoaren 26ko egindako udalbatzan Sopelako udalerriko lorategi eta bide publikoen mantentze jasangarriko zerbitzuaren lizitazioa onartu zen aho batez. Zerbitzu hau 2 lotetan banatzen da: 1. lotean Espazio libreak, parkeak, lorategiak, ezpondak eta zuhaitzak mantentzea lizitatuko da eta 2. lotean, landa bidezko bazterrak eta arekak garbiketa mekanikoaren bidez garbitzea. Sopelako lorategi…