230 Aldiz ikusita, 1 gaur
Udalak ofizial eta obra-brigadako peoi lan-poltsa bat sortzeko eskaerak egiteko epea ireki du
Sopelako Udalak udal obretako brigadako ofizial eta peoi plazak betetzeko lan-poltsa bat sortzeko eskaerak egiteko epea irekiko dela iragarri du. Lan-poltsa horiek brigadako aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko dira, hala nola urteko garai zehatzetan ordezkapenak eta errefortzuak egiteko. Bete beharreko funtzioen artean daude, halaber, udal-hilerrian gorpuak lurperatzea eta lurpetik ateratzea….
Eguneratzea: Meteorologiko abisua
Otsailak 27, asteartea Amaitu da alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan. Amaitu da abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua. Amaitu da abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak. Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Kantauri barnealdean eta iragate-zonan 00etatik12etara ordu lokala. Astelehena, 12etatik (ordu lokala) asteartea, 12etara (ordu lokala), 24 orduan…
Bat egin Auzolanarekin eta lagundu Lemotza ibaiaren ertzean zuhaitzak landatzen!
Datorren martxoaren 2an, 10:00etatik 13:00etara arte itxarongo dizugu, Manenen, Loroñoko pasabidearen ondoan, jarduera aberasgarri honetan parte hartzeko. Auzolana Sopelako Eraztun Berdearen Kontseiluak bultzatutako ekimena da, gure ingurune naturalaren hobekuntzan eta kontserbazioan herritarren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, laguntzeko eta naturaz gozatzeko gogoa besterik ez! Ekarri zure eskularruak…