154 Aldiz ikusita, 1 gaur
Otsailak 27, asteartea
Amaitu da alerta laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan.
Amaitu da abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua.
Amaitu da abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak.
Alerta Laranja prezipitazio iraunkorragatik Kantauri barnealdean eta iragate-zonan 00etatik
12etara ordu lokala.
- Astelehena, 12etatik (ordu lokala) asteartea, 12etara (ordu lokala), 24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke; gaur kantitate handienak Gipuzkoako isurialdeen arteko banalerroan metatuko dira, eta kantitateak pixkanaka gutxituko dira lurraldearen iparralderantz eta hegoalderantz mugitu heinean. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du, bereziki goizean; arratsaldean atertuz joango da. Eguna amaitu bitartean (09:00etatik 24:00etara) ur-banalerroan eta Gipuzkoa barnealdean 20-40 l/m² pila daitezke; 10-30 l/m² Bizkaia barnealdean, 5-15 Arabako Lautadan eta 5-10 l/m² kostaldean eta Arabako Errioxan.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 09etatik 15etara ordu
lokala.
- Olatuen altura adierazgarria 5 m ingurutik pixkanaka jaitsi egingo da goizean, arratsaldean 3.5 m ingurukoa izan arte. Olatuen arteko periodoa: 11-10 s. Ipar-mendebaldeko haizea 5-6ko indarrarekin ibiliko da. Itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 15etara ordu lokala.
- Haizeguneetan ipar-mendebaldeko haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki mendi inguruetan. Bestalde, Araban haizeguneak ez diren tokietan haize-boladak 80 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki hegoaldean.
Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 12etara ordu lokala.
- Elur-kota 900-1000 m inguruan egongo da eta arratsaldean elur-kota igo egingo da. Elur-kota goizean Araban beherago egongo da, 800 m-ra jaits daiteke, bereziki Araba ekialdean.
- Aurreikusitako lodierak: 0-10 cm 1000 m-ra, 0 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Kontuz ibiltzeko deia
Egun hauetan kontu handiz ibiltzeko eskaera egiten zaie herritarrei, aire zabaleko jarduerak saihestuz ageriko eremuetan. Funtsezkoa da zaborra edukiontzien kanpoaldean ez uztea, bereziki plastikoak eta kartoiak, hondakinen sakabanatzea saihesteko. Meteorologia Agentziaren eguneratzeak jarraitzea eta neurriak hartzea gomendatzen da.