256 Aldiz ikusita
Putxera Egunaren ospakizuna azaroaren 11ra atzeratu da, larunbaterako aurreikusitako eguraldi txarragatik
Sopelako Udalak datorren larunbatean ospatzekoa zen “Sopela Putxera Eguna: XII. Pepetxin Memoriala” azaroaren 11ra atzeratzea, erabaki du, eguraldi txarra dela eta.. Horrela, egun berezi honen ospakizuna azaroaren 11n, larunbatean, egingo da, betiere klimatologiak horretarako aukera ematen badu. Udaletik adierazi dutenez, larunbaterako iragarritako eguraldi eskasaren ondorioz hartu da erabakia”.
Euskararen erabilera normalizatzearen aldeko legezko irizpideen aurkako epaiaren aurrean, EH Bildu, Elkarrekin Podemos Sopela eta EAJ-PNV taldeen Mozioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEAN) Administrazioarekiko Auzien Salak, 2023ko irailaren 28ko 435/2023 Epaian, berriki baliogabetu ditu 179/2019 Dekretuaren zenbait artikulu eta apartatu, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legea (ETEL) garatzen dutenak, erakunde horietan euskararen erabilera lehenesten dutenak. Dekretuak Udal Legea garatzen du eta hizkuntza ofizialen erabilera arautzen du….
Sopelak zerga-arloan pisu turistikoak hutsik dauden etxebizitzekin parekatuko ditu
Joan den urriaren 26an egindako azken osoko bilkuran zenbait udal tasa eta zerga aldatzea onartu zen. Adierazgarriena da etxebizitzen eta erabilera turistikoko etxebizitza partikularreko logeletako ostatuen OHZren ondorioetarako zerga-parekatzea etxebizitza hutsekin. Hala, 2024tik aurrera, udalerriak etxebizitza eta logela turistikoei aplikatuko die lehendik hutsik zeuden etxebizitzei aplikatzen zien OHZren % 50eko…