75 Aldiz ikusita, 6 gaur
Tailerrak doakoak eta aurrez-aurrekoak dira eta izena emateko epea maiatzaren 2an itxiko da. Izen-ematea hurrengo formularioaren bidez egin behar da: Hemen
Uribe Kosta Mankomunitateko haurren eta haien familien ongizatea hobetzen jarraitzeko helburuarekin, Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitateko Gizarte Hezkuntza Artekaritzak (GHAZ) eta Adikzioen Prebentzio eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzuak “Guraso eskola” ekimena abiarazi du beste urte batez.
Tailerrak doakoak eta aurrez-aurrekoak dira. Baldintza bakarra, tailerra osatzen duten saioetara joateko konpromisoa hartzea da. Eskaintza eskualdeko zazpi udalerrietako batean erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, eta ikastaroak haur hezkuntzan, lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan seme-alabak dituzten gurasoei begira antolatzen dira.
- Haur Hezkuntza: Sandra Martín Andrés Diziplina Positiboko Familien hezitzaileak sei saio emango ditu maiatzean eta ekainean Kurtzio Kultur Etxean, arratsaldez.
- Lehen Hezkuntza: Iñigo Zaballos Diez neuropsikologian hezia eta arlo digitalean aditua da, eta sei saio eskainiko ditu arratsaldez, maiatzean, Gorliz Erakusgelan.
- Bigarren Hezkuntza: Jorge Madariaga, ADOS S.C.ko psikologo klinikoa, haur eta gazteekin esku hartzen aditua, lau saiotan arituko da maiatzean eta saio batean ekainean, denak arratsaldez, Berango Gazte Lab-en.
Saio guztiak gaztelaniaz izango dira baina nahi duenak euskaraz parte hartu ahal izango du. Informazio gehiago, atxikitutako liburuxkan duzue.
Izena emateko azken eguna, maiatzaren 2a izango da (barne) eta hurrengo formularioa betez egin daiteke: Hemen. Taldeak inskripzio hurrenkeraren arabera osatuko dira.