278 Aldiz ikusita, 1 gaur
Hondakinak prebenitzeko Europako Astearen baitan, azaroaren 18tik 26ra ospatu dena, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, eskualdeko hondakinen karakterizazio lanak egin ditu, hau da, hondakina osatzen duten zatikiak bereiztean eta sailkatzean datzan ikerketa.
Errefusaren frakzioa karakterizatzea eta bertan aurkitzen den “inpropio” kopurua jakitea ezinbestezkoa da eskualdeko herrietan biltzen diren hondakinen ezaugarriak ezagutzeko. Horrela, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa hobetzeko aukerak bideratu daitezke, egungo hondakinen legeak ezartzen dituen helburuak erdiesteko.
Egindako zabor-karaterizazioen emaitzek argi islatzen dute oraindik Uribe Kostako herritar gehienek ez dutela etxeetako hondakin organikoak zuzen bereizten. Gainera, aipatzekoa da herrietako edukiontzietan, “Errefusan”, agertzen den inausketako hondar begetalen kantitate handia. Horrez gain, datuen arabera oraindik jendeak ez du behar bezala ontzi arinak eta ohialak/arropa zuzen bereizten, tamalez, nabarmentzeko baita karakterizazioetan agertu den haien kantitatea.
Hala, lorategi eta inausketak hondarrak (% 17,13), materia organikoa (% 16,37) eta zelulosak (% 15,66) dira Uribe Kostako hondakinen ia % 50. Ontzi arinak (% 9,95), ehunak (% 9,67) eta material sailkaezina ( % 9,73) dira beste hiru hondakin multzo nagusiak, baita osasun-hondarrak ere ( % 3,39).
Ondorengo taulan mankomunitateko 7 herrietako karakterizazioen emaitzen batez bestekoa ikusi daiteke:
ESKUALDEKO BATEZ BESTEKOA | |
Ontzi arinak | 9,95% |
Materia organikoa | 16,37% |
Lorategi eta inausketa hondarrak | 17,13% |
Zelulosak | 15,66% |
Ehunak | 9,67% |
Bilgarririk gabeko zura | 1,87% |
Beira (ontzia) | 1,70% |
Plastiko ez-bilgarria (zabor-poltsak izan ezik) | 1,31% |
Zabor-poltsaren filma | 1,39% |
Plastikoa, merkataritzarako/industriarako ontzia | 0,61% |
Film komertziala/industriala | 1,46% |
Osasun-hondarrak | 3,39% |
TEEHak | 2,98% |
Paper inprimatua | 2,51% |
Kartoia | 4,29% |
Material sailkaezina | 9,73% |