344 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gabonetako marrazki lehiaketa martxan! 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gazteei zuzendutako marrazki lehiaketa da.
OINARRIAK:
ADIN: 5 eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzat, 3 kategoriatan banatuta: 5-7 urte/8-10 urte/11-12 urte
GAIA: Olentzero eta Mari Domingi Sopelan.
TAMAINA: Gutxienez A4 (folio bat).
TEKNIKA: Edozein. Irudiak originalak izan behar dira, ez da kopiarik onartuko.
EPEA: Lanak aurkezteko azken eguna: abenduak 12, asteartea.
NON AURKEZTU: KURTZIO KULTUR ETXEAn (Mendieta 11, Sopela). Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Asteburuetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 6tik 10era itxita.
AURKEZTEKO ERA: Marrazkiak atzetik ezizen bat edukiko du eta kanpoan ezizen hori duen gutunazal itxi baten barruan egilearen datuak agertuko dira (izena, adina, helbidea eta telefonoa).
SARIAK: 3 sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko bat, abenduaren 24an udaletxeko plazan, arratsaldez, Olentzero eta Mari Domingi gauaren ospakizunean. Marrazki irabazleetako bat gabonetako postalaren irudia izango da eta Olentzero eta Mari Domingi gaua iragartzeko erabiliko da.
Kurtzio Kultur Etxea. Mendieta 11, Sopela. info@sopela.eus. Tel: 94 406 55 05