Loading Events
  • This event has passed.

Ruper Ordorika kontzertuan

February 2 · 20:00

 178 Aldiz ikusita,  1 gaur

MUSIKA

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Ordua: 20:00

Sarrera: 9,00 €

Interpreteak: Ruper Ordorika (ahotsa eta gitarra), Arkaitz Miner (gitarra, mandolina eta biolina), Fernando “Lutxo” Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria).

Ruper Ordorikak, zuzeneko kontzertuan, bere ibilbide oparoko kantuak aurkeztuko dizkigu Kurtzio Kultur Etxean. Bere musikari-talde bikainarekin arituko da. Ez da erreza Ruper Ordorika laburrean definitzea. Hark egindako konposizioek halako edertasun bitxia lortzen dute hitzen eta doinuen bilaketa sakonari esker. Zuzenean entzungo ditugu estiloetatik haratago dauden Ruperren kantuak.

Ruper euskal musikaren erreferente eztabaidaezina da. Hala egiaztatzen dute bere kantuek eta B. Atxaga eta J. Sarrionandia bezalako idazleen testuen gainean berak osatutako konposizioek.

Hogei disko baino gehiago ditu, eta beste hiru Hiru Truku musika tradizionaleko taldearekin. Ruper Ordorikak bide berekia egin du: testuen aldetik kontu handia erakutsi du, ikuspegi musikal oso landuaz, eta gai da tradizio herrikoiarekin lotzeko eta abangoardiako musikariekin aritzeko ere.

 

 

 

 

Details

Date:
February 2
Time:
20:00
Event Category: