178 Aldiz ikusita, 1 gaur
Hezkuntza Departamentuak Sopelako hezkuntza-komunitatearen proposamena onartu du
Atzo, Apirilaren 24an, bilera garrantzitsua burutu zen Hezkuntza Saileko, Udaleko eta Zipiriñe eta Iberreko IGEetako ordezkarien artean. Zenbait komunikabidek aurretiaz zabaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Sopelako hezkuntza-komunitateak adostutako proiektua babestu zuten azkenean. Proiektu honek Loroñon Haur Hezkuntzarako eraikin berri bat eraikitzea, Zipiriñen Lehen Hezkuntzarekin jarraitzea, Iberren Bigarren Hezkuntza egitea eta…
Sopelako Udal Energia Plana 2020
Energiarekin lotutako gaiek eragin handia dute ingurumenean, enpleguan eta herritarren egunerokoan. Energiaren garestitzeak, ondorio ekonomiko eta sozialak dakartza, eta klima aldaketak behartzen gaitu eskariari egokitutako energia modelo baterako lan egitera, erregai fosilenganako gure menpekotasuna murriztuz. Energia modu eraginkorrean kontsumitzea ezinbestekoa da, gastu energetikoak administrazio publikoen aurrekontuen parte handia diren heinean….
Sopelbusek ibilbide-diseinu argiagoa estreinatu du eta ordutegia aldatu du konektibitatea hobetzeko
Sopelako Udalak, Toki Garapeneko sailaren bitartez, Sopelbus tokiko garraio-zerbitzuan zenbait hobekuntza ezarri dituela iragarri du, herri barruko irisgarritasuna eta konektibitatea optimizatzeko. Berritasun nagusietako bat Sopelbusaren ibilbidearen diseinu berri bat da, erabiltzaileentzat ulergarriagoa eta argiagoa izateko sortua. Diseinu hau A3 eta A4 formatuetan egongo da eskuragarri autobus-geltokietan, eraikin publikoetan eta Sopelako…
Legealdi Planaren aurkezpena: “Gure helburua Sopela dinamikoagoa, inklusiboagoa, euskaldunagoa eta bizi-kalitate handiagokoa lortzea da”
Atzo, apirilak 24, Sopelako Udaleko Udal Gobernuak datozen lau urteetarako Legealdi Plana aurkeztu zuen, 2023-2027 aldian bere kudeaketa gidatuko duten ekintzak marraztuz. EH Bilduk eta Elkarrekin Sopelak osatutako Gobernu Taldeak dokumentu batean zehaztu zituen bere jarduna bideratuko duten ildo nagusiak. 12 arlotan banatutako 63 ekintzaz osatutako plan hau sopeloztar komunitatearen…
Bultzibide kalea eta Lizarre lotzen dituen egurrezko zubia aldi baterako itxita
Bultzibide kalea eta Lizarre kalea lotzen dituen egurrezko zubia hondatu egin denez, eta erabiltzaileentzat duen arriskua kontuan hartuta, Sopelako Udalak sarbidea aldi baterako ixtea erabaki du. Beraz, erabat debekatuta dago erabiltzea. Udalak zubiaren egungo egoera ebaluatzeko eta neurri zuzentzaileak eta prebentiboak ezartzeko azterketa tekniko sakona egiteko ekimena hartu du. Orain…
Ur hornikuntzaren behin-behineko etenaldia
Ur-hornidura aldi baterako etetea espero da. Bihar, apirilak 26, 09:00etatik 12:00etara. Kaltetutako eremua: BIDEBIETA 4, 6 ZUBIGANO 7, 9 Nahi izanez gero, jarri harremanetan BBUPko Udal Sareen Zuzendariordetzarekin. Barkatu eragozpenak