Energia gaiek eragin handia dute ingurumenean, enpleguan eta herritarren eguneroko bizitzan. Ondorio ekonomiko eta sozialak dituen energiaren kostuaren igoerak eta planetaren berotze globalak eskarira egokitutako eta erregai fosilekiko gero eta mendekotasun txikiagoa duen eredu energetikoa aldatzeko urratsak ematera behartzen gaituzte.
Energia-kostuak aurrekontu-zama nabarmena suposatzen du Administrazio Publikoarentzat eta, beraz, beharrezkoa da energia-kontsumoa murrizteko modu eraginkorrak garatzea. Horrez gain, Administrazioak berak ere badu energia hornikuntzan eragiteko ahalmena. Energia berriztagarrien erabileraren alde egiten duten erabakiek tokiko energia ekoizpena bultzatu dezakete eta munduko beste leku batzuetan dauden energia-baliabideekiko menpekotasuna murrizteko.
Hori kontuan hartuta eta Europar Batasuneko protokolo desberdinak jarraituz, Euskadiko KLIMA 2050 estrategiak sektore publikoaren paper eredugarria nabarmentzen du. Leku bakoitzean egiten diren ekintzak ezinbestekoak direla baieztatzen du energia-politikaren helburuak betetzeko. Estrategia honek bi helburu nagusi ezartzen ditu: –
- EAEko BEG isurketak %40 murriztea 2030erako eta %80 2050erako .
- 2050. urterako energia-kontsumo osoaren %40 berriztagarria izan dadin lortzea .
Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak 2019an argitaratutako Energia Iraunkortasunari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko 4/2019 LEGEA ere nabarmentzen da. Lege berri honek administrazioak bete beharreko betebehar berriak jasotzen ditu, Udal Energia Plana (PEM) idaztea barne.
PEM, Europako legediak eta udal beharrizanei jarraituz, Sopelari energia legedia betetzen, egungo egoeraren diagnostikoa egiten eta jarraitu beharreko bidea markatzen laguntzen dion dokumentua da.
Energia Plana kontsulta dezakezu HEMEN klik eginez.