109 Aldiz ikusita, 1 gaur
Udal gobernu berriak 2023-2027 legealdi plana argitaratu berri du Sopela Gurearen bidez: Planak 63 ekintza ditu, 12 alorretan banatuta. Sopelako Udalaren webgunean egongo da ikusgai, baina online jarri aurretik aurkezpen publikoa egingo du Udal Gobernuak, apirilaren 24an, asteazkenean, arratsaldeko 18.30etan, Udaletxeko hall-ean.
“Gardentasun osoz azaldu nahi diegu herritarrei zer egin dugun orain arte, zer egiten ari garen eta noraino heldu nahi dugun, hau da, zer egin nahi dugun legealdi honetan. Sopeloztarrak eta herriko eragileak aurkezpenera etortzeko animatzen ditugu, legealdi plana ez baita ezer itxia”, adierazi du Guruzne Carrasson alkateak.
Aukera paregabea da gure udalerria eraldatuko duten planak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko. Zure iritzia eta parte-hartzea funtsezkoak dira nahi dugun etorkizuna eraikitzeko!