184 Aldiz ikusita, 2 gaur
Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Sailak antolatuta, datorren igandean, azaroak 26, Plentziako udaletxearen inguruan eta itsasadarraren pasealekuan hondakinak biltzeko auzolana egingo da goizeko 11:00etatik aurrera (topaketa gunea: Astillero Plaza).
Garbiketa saio hau, Ekogunek Uribe Kostako eskoletan (Ander Deuna Ikastola, Zipiriñe Eskola, Berango Merana, Elortza Ikastetxea, Gorlizko Ikastetxea, Plentziako Ikastetxea eta Lemoizko Ikastetxea) egiten ari den “Eskualdeko Birzi taldea” kontzientziazio kanpainari amaiera emateko balioko duen ekimena da. Igandeko jarduera eskualdeko zazpi eskola horietako familiei eta bere aletxoa jarri nahi duten Uribe Kostako gainerako bizilagunei zuzenduta dago.
Ekitaldia amaitutakoan, hondakin poltsa guztiak udaletxeko plazan jarriko dira gai birziklagarrietan banatuta (papera, ontziak, beira, organikoa, etab.) jendeak ikus dezan eta kontzientzia har dezan, zer garrantsitzua den ondo sailkatzea eta birziklatzea.
Era berean, parte hartzaileen artean zozketa bat egingo da: produktu jasangarriekin osatutako 2 saski, kargadore solarrak, banbuarekin egindako bozgoragailuak, bUKatarrolak (ogitartekoak), etab. Parte hartzaile guztientzat opari bat egongo da.
Hondakinen garbiketa jarduera hau, kontzientziazio kanpaina bat, herritarrak konturatu daitezen zenbat hondakinek bukatzen duten gure kaleetan, hortik erreketara doazenak eta ondorioz itsasoetara.
“Eskualdeko Birzi taldea”
“Birzi”, hondakinen superheroiez osatutako taldea da: organikoa, papera, beira eta ontzia edukiontzien pertsonaiak, alegia. Birziklapena sustatzeko helburuarekin, “Birzi” taldea, azaroaren 15, 16, 20 eta 21ean eskualdeko zazpi eskoletara ari da hurbiltzen LH 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleak bisitatu, komikiak banatu eta birziklatzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.