170 Aldiz ikusita, 1 gaur
1.- EUSKARA IKASTEKO DIRULAGUNTZAK
Objektua: Euskaraz ikasteko dirulaguntzak (euskara ikastea, gidabaimena euskaraz eta errotuluak)
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean aurkeztuko dira. Honako agiri hauek erantsiz.
Laguntzaren zenbatekoa
Diruz lagundu daitezkeen eskabideen artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 7.500,00 eurokoa izango da.
2.- 2024ko B GIDABAIMENA LORTZEKO AZTERKETA EUSKARAZ EGITEKO DIRULAGUNTZAK
Objektua: Euskaraz ikasteko dirulaguntzak (euskara ikastea, gidabaimena euskaraz eta errotuluak)
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi honen laburpena BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Honako agiri hauek erantsiz.
Laguntzaren zenbatekoa
Diruz lagundu daitezkeen eskabideen artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 500,00 eurokoa izango da.
3.- 2024ko ERROTULAZIO FINKOA ETA IRUDI KORPORATIBOA EUSKALDUNTZEKO DIRULAGUNTZAK
Objektua: Euskaraz ikasteko dirulaguntzak (euskara ikastea, gidabaimena euskaraz eta errotuluak)
Eskabideak aurkezteko epea:
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi honen laburpena BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Honako agiri hauek erantsiz.
Laguntzaren zenbatekoa
Diruz lagundu daitezkeen eskabideen artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 2.000,00 eurokoa izango da.
4.- SOPELAKO UDALERRIAN KULTUR JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK
Objektua: 2024an Sopelako udalerrian kulturaren arloan egiten diren jardueren finantzaketa, jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak eta horiek garatzen dituzten jarduera-programetatik eratorritako gastuak ordaintzeko.
Eskabideak aurkezteko epea, modua eta aurkezpena:
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Honako agiri hauek erantsiz.
Dekretu honetan arautzen diren laguntzetara aurkezteko eskabideak I. eranskineko eskabide-ereduan aurkeztu beharko dira. Udalak modu telematikoan eman ahal izango die eredu hori hala eskatzen duten pertsona guztiei.
Eskabide horiek Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea 1) edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarrei Arreta emateko Bulegoan aurkeztu beharko dira, baita bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus ).
Laguntzaren zenbatekoa
Arlo honetan diruz lagundu daitezkeen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 30.000,00 eurokoa izango da.
5.- SOPELAKO UDALERRIKO KIROL-JARDUERAK FINANTZATZEKO LAGUNTZAK
Objektua: Sopelako udalerrian 2024an egiten diren kirol-arloko jardueren finantzaketa, jarduera horiek egiten dituztenen funtzionamendu-gastuak eta horiek garatzen dituzten jarduera-programetatik eratorritako gastuak ordaintzeko.
Eskabideak aurkezteko epea, modua eta aurkezpena
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Honako agiri hauek erantsiz.
Dekretu honetan arautzen diren laguntzetara aurkezteko eskabideak I. eranskineko eskabide-ereduan aurkeztu beharko dira. Udalak modu telematikoan eman ahal izango die eredu hori hala eskatzen duten pertsona guztiei.
Eskabide horiek Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea 1) edo Larrabasterrako Loiola Ander Deuna kaleko 28. zenbakian dagoen Herritarrei Arreta emateko Bulegoan aurkeztu beharko dira, baita bide telematikoz ere, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus ).
Laguntzaren zenbatekoa
Arlo honetan dirulaguntza jaso dezaketen ohiko jardueren artean banatu beharreko gehieneko zenbatekoa 15.000,00 eurokoa izango da.