Loading Events
  • This event has passed.

El Testamento

March 1 · 20:00

 88 Aldiz ikusita,  2 gaur

Nagusientzako antzerkia (Cía. Zum Zum Teatre)

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Sarrera: 6,00 €

Gaztelaniaz

Zuzendaritza eta dramaturgia: Izaskun Fernández, Julián Sáenz López, Ramón Molins eta Jokin Oregi.

Antzezlea: Ramón Molíns

Pertsonaiak oroimen, sustrai eta identitate unibertsalen testamentu berezi hau irekitzera deituta daude. Musikalak maite dituen gizon bat —beirazko begi bat duena— desafinatuta abesten ari da. Ramonek berehala antolatzen du oinordetzan utzi nahi duen guztia.

Herentzia prestatzen ari da. Pilatu egiten dira ideiak, anekdotak, bizitako eta amestutako esperientziak; baita gauza irrealak ere: ozeano-zatiak, hitzak, abestiak… eta maite dituen pertsonen artean banatu nahi ditu, baita maite ez dituenen artean ere.

Nori utzi zer? Zer eman ezer merezi ez duenari? Zer utzi min eman zidanari? Txikitan puzkerrak gordetzeko erabiltzen nuen botila, adibidez?

Arratsalde hura, alpapa moztu berriaren usaina, amonak egiten zuen kontserbaren zaporea, musu hura… Hori guztia, zuri ematen dizut. Baina, zer eman ezezagunei? Ez dut ezer gorde nahi. Ez dut ezer eraman nahi, dena utzi behar dut hemen. A, eta garrantzitsuena! Zer abesti entzun nahi nuke nire hiletan?

Sinpletasunaren eta egiaren aldeko konpromisoa, egiaren egia, antzerkiaren egia. Heredatu nahi duenak mundua salba dezala. Ongi etorri.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Details

Date:
March 1
Time:
20:00
Event Category: