Loading Events
  • This event has passed.

El Amanecer del Fuego Negro

March 15 · 20:00

 81 Aldiz ikusita,  1 gaur

DANTZA INKLUSIBOA ETA MUSIKA

Tokia: Kurtzio Kultur Etxea

Sarrera: 4,00 €

Euskaraz eta erdaraz

Musikariak: Mikel Bizar (ahotsa), Naiara Pereda (batería), Javi Montilla (teklatua), Alex Rodrigues (gitarra), Julio Veiga (pianoa), Leire Goti (ahotsa) eta Jorge Murillo (Baxua)

Dantzariak: Arantxa Herrera, Bikendi Perrino, Julen Otero, Nekane Gonzalez, Ariane Simarro eta Virginia Palacios

Koreografia: Yoli Iglesias

“Esa maravillosa niebla” trilogiaren bigarren ikuskizuna, musikaren, literaturaren eta dantzaren bidez Down Sindromea eta Espektro Autistaren Nahasmendua ikusarazi nahi dituen proiektu literario musikala.

Helburua garapenaren nahasmendu horiek normalizatzea eta berdintasunean eta aniztasunean heztea da, pairatzen duten pertsonen beharretara egokitutako laneratzea eta gizarteratzea bultzatuz.

Antzezlana kontatua, kantatua, dantzatua eta benetako istorioetan oinarritua dago. Bertan, musika klasikoa eta rocka dantza klasiko eta garaikidearekin batera agertzen dira. BIARTE Akademiako eta Euskadiko Down Sindromea Fundazioko dantzariek osatutako FUN UP konpainia inklusiboak interpretatuko ditu dantza-piezak. Inklusioari eta berdintasunari egindako kantua.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Details

Date:
March 15
Time:
20:00
Event Category: