- This event has passed.
Bizkarsoro
March 14 · 19:00
171 Aldiz ikusita, 3 gaur
ZINEMA
Proiekzioa eta gero, Hibai Castro argazki zuzendariarekin solasaldia.
Tokia: Kurtzio Kultur Etxea
Sarrera doan /Entrada gratuita
Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin
Iraupena: 82 min
Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martínez
Gidoia: Olatz Retegi, Jorge Gil eta Ander Iriarte
Argazki-zuzendaria: Hibai Castro Egia
Ekoizle eragileak: Josu Martínez, Katti Pochelu, Mikel Arredondo eta Ane Antoñamzas.
Muntaia: Laurence Larre, Maialen Sarasua eta Alex Argotia.
Musika: Joserra Senperena
Soinu diseinua: Xanti Salvador
Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro.
Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak.
1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.
Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano Goikoetxeak honela iruzkindu zuen:
“Bizkarsoro herri euskalduna da, jendearen joan-etorririk eta populazioaren nahaste handirik apenas bizitu duena iraganean. Lehen Mundu Gerran frantsesen bandoan borrokatu beharko du lehenik, eta nazien inbasioa jasan gero. Finean, identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko du bere burua. Programaturik dago bere heriotza, arriskuan dago, eta ondo pentsaturik egingo zaio eraso, baina pronostiko guztien kontrara, eutsi egingo dio. Eta hiltzekotan ere, badaki, autopsiarako frogak utzita hilko dela.”