617 Aldiz ikusita, 2 gaur
Behi baten memoriak. Bernardo Atxaga (2017)
Cow Mo oso behi berezia da… bere motaren zain dagoen patuari ez men egiteko erabakia du. Memoria batzuk idazten hasten da eta bertan euskal landa-munduan gerraosteko urte gogorrak kontatzen ditu. Lortuko al du Mok bere helburua? Lehen orrialdeetatik liluratuko zaituen prosa zainduz kontatutako istorio bikaina. egilearen biografia Bernardo Atxaga Joseba…
Fundazioaren Trilogia. Issac Asimov (2010)
“Foundation Trilogy” zientzia fikzio unibertsalaren serierik onenatzat hartzen da. Hala, 1966an Hugo saria eman zioten, eta orain liburuki bakarrean bildua: ezinbesteko irakurketa generoaren zaleentzat. Gizakia galaxia osoan zabaldu da. Inperioaren hiriburua Trantor da, intriga eta ustelkeriaren habia. Bere zientziari esker, gertakari historikoen eta masen jokabidearen azterketa matematikoan oinarrituta, Hari Seldon…
Ezezagunak. David Lozano (2019)
Goizaldean bi bizitza gurutzatu dira sarean. Bi gazte joko místeriotsu batean: ametsak, ilusioak eta kezkak partekatzen dituzte, baina ez identitateak. Laster emango dute hurrengo pausoa: itsu-itsuko hitzordua. Dena den, ezezagunekin elkartzea arriskutsua da, zeren… denok ezkutatzen baitugu sekreturen bat. Hilotz bat. Mutil gazte beat gorpua. Desitxuratuta dago, eroriko bortitz baten…
Haserrea baino indartsuagoa naiz. Elizabeth Cole (2021)
Amorrua denok sentitzen dugun oinarrizko emozioa da. Hala ere, kontrola galtzen denean, haserrea suntsitzaile bihurtzen da. Nola lagundu txikiei emozio hori kudeatzen? Haurrak haserre daudenean, sarritan euren haserrea erakusten dute portaera txarren bidez. Oihu egin, negar egin, gauzak bota ditzakete, haserreak bota ditzakete, eta lurrean jaurti; edo aurreko guztiak bateratuta….