67 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak Urkoko aparkalekua hobetzeko eta eguneratzeko lanak hasi ditu. Herriko bizilagunek asko baloratzen dute gune hori. Aparkaleku horrek autokarabanentzako gune gisa ere funtzionatzen du udan (ekainetik irailera), eta funtsezkoa da komunitatearentzat eta bisitarientzat.
Ekimen honen helburua Urkoko aparkalekuaren erabilera eta elkarbizitza hobetzea da, udan zehar Sopelara joaten diren turistentzat zein bertakoentzat esperientzia hobea eskainiz. Ildo horretan, lehen urratsa eman da trafikoa kontrolatzeko bi kamera instalatuz, ezinbestekoak izango baitira zonaren kudeaketarako eta segurtasunerako.
Kamera berriek ibilgailuen fluxua modu eraginkorragoan monitorizatzea ahalbidetuko dute, espazioa modu antolatuagoan administratzen lagunduz. Gainera, neurri horiek segurtasuna indartzea espero da, gerta daitezkeen gorabeherak prebenituz eta guztientzako ingurune seguruagoa bermatuz.