195 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eskatutako profilak eskuragarri daude jada, eta inskripzioak Lanbideren orriaren bidez egin daitezke: www.lanbide.euskadi.eus
GARRANTZITSUA: Epea zabalik ostiral honetara arte, ekainak 28
Sopelako Udalak dirulaguntza handia lortu du EGIF Plusaren bidez (Gazte Enplegurako Plana ere esaten zaio), Administrazioan kalitatezko gazteen enplegua sustatzeko. Ekimen honek 30 urtetik beherako pertsonen soldata-kostuak finantzatuko ditu 12 hilabetez.
Sopelak Uribe Kostako eskualdean eskatutako 41 lanpostuetatik 10 lortu ditu, eta, gainera, 13 profil gehiago izango ditu Uribe Kostako Mankomunitatearen funtzionamendua hobetzeko. Sopelari esleitutako profilen artean 5 teknikari, 3 administrari eta 2 langile daude, hileko soldata gordinekin: 2390,46 € teknikarientzat, 1778,53 € administrarientzat eta 1612,77 € langileentzat, 12 ordainsaritan banatuta.
Dirulaguntzaren zenbateko osoa 499.260 eurokoa da, 315.994 euro Sopelako profil espezifikoetarako eta 183.266 euro Mankomunitaterako.