92 Aldiz ikusita, 1 gaur
ELKARREKIN OSPATZEKO ETA GOZATZEKO UNEA IRITSI DA!
Sopelako Udalak pozez eta ilusioz Sopela, Larrabasterra eta Santa Marinako jaietan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Lehenik eta behin, bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu jai batzordea osatzen duten eragile, elkarte eta norbanako guztiei. Haien lanari esker, urtero programa zoragarria izaten dugu. Herritik eta herriarentzat ereduan sinesten dugu, eta zenbat eta esku gehiago batu, orduan et ajai parte-hartzaileagoak lortuko ditugu!
Jaiak aukera paregabea dira gure lotura komunitarioak sendotzeko eta gure nortasuna ospatu eta indartzeko. Gainera, hainbat konpromiso azpimarratzen ditugu; euskal kulturarekin, euskararen sustapenarekin, kohesio sozialarekin eta herritarren parte-hartzearekin.
Jai askeak nahi ditugu, berdintasunetik eta errespetutik. Ez dugu inolako erasorik onartuko. Gogoratu, EZ beti da EZ! Ezagutarazi nahi dizuegu emakumeei, LGTBIQ+ pertsonei eta bestelako kolektibo ahulei arreta emateko zerbitzua eskainiko dugula:
Zerbitzua furgoneta batek, gidari batek eta bi segurtasun-pertsona tituludunek osatuko dute, eta ibilgailuan lagunduko dute Sopelan eta mugakide diren herrietan, hala eskatzen badute. Ibilgailua segurtasuneko pertsona batekin joango da beti. Abiapuntutik kilometro bat baino gutxiagoko ratioan bizi diren pertsonen kasuan, oinez lagunduko zaie.
Bestetik, jai inklusiboak ere nahi ditugu. Horretarako, programazioan zehar, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako espazio egokienak prestatzen saiatuko gara, denek jaiekin gozatu ahal izan dezaten.
Aurten, Sopelako pregoilaria, Peña Txuri Elkartea izango da, 35. urteurrena ospatzen, eta Larrabasterran, 25. urteurrena ospatzen, Barinatxe Txistu Taldea izango dugu. Zorionak guztioi!
GOZATU SOPELAKO JAIETAN! Parte hartu, ospatu eta egun hauek ahaztezinak bihurtu.
Gora herria eta bere jaiak!
Sopleako Jaiak 2024: Egitaraua HEMEN