18 Aldiz ikusita, 4 gaur
Sopelako jaietako egitarauan San Pedro eguneko mezarik ez egotea jaietako egitarauen edizioan izandako akats baten ondorio baino ez da. Omisio hori ez zen aurreikusi, eta ez zen udal gobernu taldeak, Udaleko kultura arloak eta jai batzordeak hartutako erabaki baten ondorio izan.
Hala ere, akats horrek komunitatean jaiak santu jakin bati lotuta egon behar ote duten edo, aitzitik, identitate pluralagoa eta anitzagoa eman beharko ote geniekeen eztabaidatzeko aukera baliotsua eskaintzen duela uste dugu. Gure kultura eta tradizioak sakonki errespetatzen ditugu (San Pedroko eta Karmengo mezak tradizio bat dira gure jai-egitarauan), baina tradizio horiek gizarte-eredu berrira egokitzeak eta defendatu nahi ditugun aniztasun- eta laizismo-balioak sustatzeak duen garrantzia ere aitortzen dugu.
Tradizioak aldatu egin daitezke eta aldatu egin behar dira gaur egungo garaietara egokitzeko. Beraz, eztabaida hau Sopelari irekiko diogu.
Albistea esteka honetan ikus dezakezu: https://labur.eus/d3iYF