204 veces visto, 1 hoy
“Esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza” lelopean ospatuko da Sopelako Esaera Zaharren 29. Txapelketa. Apirilaren 27an izango da eta parte hartu nahi duten lagunek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu beharko dute, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta erreserba-fitxa bete behar dute apirilaren 22a baino lehen.
Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak eta bertsolariak, 11:30ean lehiaketari hasiera emateko.Antolatzaileak goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria egongo da Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Manex Agirreren bertsoak lagun dituztela jokatuz. Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
Izena emateko epea apirilaren 22a arte izango da. Nahikoa izango da esaera.zaharrak@aek.eu mezu elektroniko bat bidaltzea.