247 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gabon hauetan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak jakinarazten du 2023ko azaroaren 1 ezkero, enpresa berri batek ematen duela animaliak (txakurrak eta katuak) bildu eta zaintzeko zerbitzua, hain zuzen ere, LA CASA DEL PERRO.
Gai horren harira, gogoan izan animalia solte ala galduren bat aurkituz gero, abisua eman, mesedez, kasuan kasuko udalerriko udaltzaingoari, edo, horrelakorik ez badago, udalari; eta lan-ordutegitik kanpo, Ertzaintzari.
Abisua jasotakoan, Udaltzaingoa edo Ertzaintza harremanetan jarriko da bilketa enpresarekin. Animalia identifikatuta ez badago, eta jabea ezin bada aurkitu edo ezin bada harekin harremanetan jarri, enpresa esleipendunak Sopelan dituen instalazioetara eramango da animalia.
Azpimarratzen da nahitaezkoa dela etxeko txakur eta katu guztiak mikrotxiparekin identifikatuta egotea eta indarrean dagoen AIEOn alta emanda egotea. Horrela, animaliaren bat galduz gero, errazagoa da animalia identifikatu eta berreskuratzea. Era berean, jakin beharrekoa da etxeko katu guztiek (6 hilabete eduki baino lehenago) eta PPT txakurrek (12 hilabete eduki baino lehenago) esterilizatuta egon behar dutela.
Amaitzeko, gogora ekartzen da gaur egun eskualdeko udalerrietan badirela adopzioaren zain bildutako hainbat txakur eta katu. Adopzioan dauden animaliei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke www.lacasadelperro.es