168 Aldiz ikusita, 1 gaur
% 0,1eko hobekuntza urte eta erdi pasatxoan. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzien edukia bereizteko eta sailkatzeko lanak egin ditu berriro, eskualdeko hondakinen kudeaketa neurtzen eta hobetzen jarraitzeko. Azterketa berri horren emaitzak 2022ko uztailekoen parekoak dira. Orduko hartan, “desegoki” gisa katalogatutakoen zenbatekoa % 16,80koa izan zen. 2024ko otsailean % 16,66ra jaitsi da.
Kartoiak (% 69,70) eta paperak (% 13,64) bildutako materialaren % 83,34 osatzen dute. “Inpropioen” artean, zura (desmuntatutako altzari txikiren bat, egurrezko apal edo euskarriren bat…), plastikozko ontziak eta ehunak nabarmentzen dira.
Beirarenarekin batera, urdin koloreko edukiontziak dira gure udalerrietan denbora gehien daramatzatenak martxan. Birziklatzeari bultzada berri bat emateko, edukiontzi horien erabilera gero eta eraginkorragoan aurrera egiteko eta betetzen duten ingurumena zaintzeko funtzioa indartzeko, Mankomunitateak edukiontzi urdinera bota beharreko edukiak zeintzuk diren birgogoratzen du:
Zer bota:
- PAPERA: aldizkariak, egunkariak, paperezko poltsak, apunteak edo oharrak, oparitarako paperak….
- KARTOIA: arrautzontziak, kaxak, bilkariak, bilgarriak…
Zer EZ bota: Tetrabrikak, paper metalizatuak edo plastifikatuak, olioz edo koipez zikindutakoak, pixoihalak, aluminiozko papera, plastikozko poltsak.