321 Aldiz ikusita, 1 gaur
Getxo-Uribe Kosta eskualdean etxerik gabeko pertsonentzako aurreikusita dagoen Neguko Bizitokiko Zerbitzua abian jarri da gaur, urtarrilak 8, astelehena, egoera meteorologiko txarrarekin kalean lo egiten duten pertsonei ostatua emateko.
Aterpe zerbitzu hori Berangon eskaintzen da (Karabiazpi kalea, 2), eta egungo eguraldi iragarpenean oinarrituta, litekeena da aste osoan zehar irekita egotea. Ohea, dutxa eta edari beroa eskainiko zaizkie bertaratzen diren pertsonei.
Sartzeko ordutegia 21:00etatik 22:00etara da eta plazak mugatuak dira.