438 Aldiz ikusita, 4 gaur
Garbigune Mugikorraren kanpaina Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietara iritsiko da datozen asteetan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ekogunerekin, Mankomunitateko Iraunkortasun Sailarekin, elkarlanean eskaintzen duen zerbitzua da.
Birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat eta, zehazki, Uribe Kostakoentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea da helburua. Izan ere, asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea.
Datak hurrengoak izango dira:
- BERANGO: Otsailaren 8tik 22ra
- SOPELA: Otsailaren 22tik martxoaren 7ra
- URDULIZ: Martxoaren 7tik 21era
- LEMOIZ: Martxoaren 21etik apirilaren 4ra
- BARRIKA: Martxoaren 21etik apirilaren 4ra
- PLENTZIA: Apirilaren 4tik 18ra
- GORLIZ: Apirilaren 4tik 18ra
Ze hondakin onartzen dira Garbigune Mugikorrean?
- Pintura eta disolbatzaileak
- Aerosolak
- Kutsatutako xurgatzaileak
- Tonerrak eta tintazko kartutxoak
- Erradiografiak
- Etxetresna txikiak
- Sukaldeko tresnak
- Etxeko olioa
- Sakeleko Telefonoak
- Kableak
- Etab.
Informazio gehiago: HEMEN