283 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak Bide Publikoen Inbentarioaren proiektuaren aurkezpenera gonbidatzen zaitu, bide historikoak berreskuratzeko eta hauek batzuetan sortzen dituzten gatazkak konpontzera bideratutako ekimen bat. Ekitaldia otsailaren 14an izango da, 18:30etan, Udaletxeko Hall-ean.
Sendo-ko ingeniaritzan espezializatutako langileek proiektu hau gauzatuko dute eta jarraituko den metodologia eta prozedura azalduko dute. Bere esperientziak lan eraginkorra eta kalitatezkoa bermatzen du.
Herritarren, kolektiboen eta pertsona interesdunen parte-hartzea funtsezkoa da. Aurkezpen irekiaren helburua da ahalik eta parte-hartze handiena lortzea eta proiektuarentzat baliotsua den informazioa biltzea. Inbentario hori erreferentzia oso bat izango da, titulartasuna, eskubideak, betebeharrak eta ordenantza jorratuko dituena, administrazio-berme guztiak bermatuz.
Animatu eta parte-hartu!